XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kristaua: ludi onetan zoriontsu zera?, aberatsa zera? pozez eta aintzaz (gloriaz) bizi zera? Itxadon pixka baten; ilko zera, ta gauza auetzaz orduan zer? Zorigaitsu zera? bizitz au neke, min, ta oñaze artean daramazu? Apurrtxo baten itxadon; lasterr ilko zera, ta ilda gero gauza auetzaz zer?.
Ene kristau ori: Zure gogoa gaizkatu zazu; emengo egun zorioneko ala zoritxarrekotzaz ayolarik izango ez dezun eguna etorriko zaizu-ta.
Bitarrtean zure gogoa gaizkatzeko al-dezakezuna egin.
Deunak (santuak) beren gogoak gaizkatzeko amaika neke, min, oñaze ta garbai eraman zuten, baña bizitz au amaitu zan, ta gogoa salbaturik, orain beti-betiko zorionekoak dira.
Ta bizitz onetan aberats, aintzaz (gloriaz) beteta, soin eta gogoari nai zutena emanez bizi izan ziranak; aberaski, aintz eta atsedenak nun dituzte orain? Gaiztokian (inpernuan) daudenak beti-betiko negarra ta oñazea besterik ez dute orain.
Ene kristau ori: Zure gogoa salbatu zazu.